Aurreko udan abuztu osoa hartu zuen Janire Lazkano elgetarrak Europa interrailean ezagutzeko. Hendaiatik irten zen, eta Paris, Amsterdam, Berlin, Varsovia, Praga, Viena, Budapest, Belgrad, Sofia, Istanbul, Salonika, Atenas, Patras, Ancona, Napoli, Ponpeia, Erroma eta Milan bisitatu zituen.
Gaur, barikua, bidaian ateratako argazkiak erakutsiko ditu gaztetxean, eta interrailaren inguruko informazioa ere emango du, jendeak zertan datzan jakin dezan.