Familiendako espektakulua gaur, Elgetako Espaloian

Usoa Agirre 2012ko apirilaren 27a

Panta Rhei taldeak 'Auzokideak' izeneko lana aurkeztuko du gaur, barikua, Elgetako Espaloia kafe antzokian.
Antzerki  taldeak Eginaren eginez izeneko elkartearekin batera sortutako ekimena da Elgetan aurkeztuko duten lana. Eginaren eginez Arabako ezindu fisikoen elkartea da eta nolabait taula gainean irudikatuko dituzte elkarte horretako protagonistak.

Pedagogia lan bat da eta publiko familiarra sentsibilizatzeko ahalegina egin nahi dute. Hala, dibertsitate funtzionala izango da antzerki-lanaren oinarrizko gaia, baikortasuna zabaltzeko hizkuntza eta estetika garaikidearen bidez. Izan ere, Panta Rhei taldearen helburuetako bat da umeen funtsezko beharrak artatzea antzerki-jolasaren bidez, portaera eta balio osasuntsuak sortzen laguntzeko, osasun integralaren alde.

Gaur, barikua, 18:30ean izango da ikuskizuna Elgetako Espaloian. Sarrera 7 euro da; bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak