Goiena telebistako Harira saioan Debagoieneko alkateak elkarrizketatzen dituzte eta martitzenean Elgetaren txanda da. Eneko Azkarate kazetariak elkarrizketatuko du Elgetako alkate Oxel Erostarbe.
Aralar auzia tarteko azken asteotan albiste izan da Erostarbe, eta gaiari buruz galdetuko dio elkarrizketan Eneko Azkarate kazetariak. Horrekin batera eta Debagoieneko gainerako alkateekin egin den moduan, herriko gorabeherak izango dituzte aztergai ordubeteko iraupena izango duen saioan.
Kazetariak hainbat galdera egingo dizkio alkateari, baina saioan, Elgetako Bilduren eta EAJren balorazioak eta kezkak ere jasoko dituzte.
Herritarrak galdezka
Herritarrek ere Erostarberi galderak egiteko aukera izango dute. Galderak zuzeneko saioan egiteko deitu 943 25 05 03 telefono zenbakira. Galdera aurrez egin nahi izanez gero, berriz, idatzi harira@goiena.com helbidera.
Eta sare sozialak aukeratuz gero jo Twitter bidez #harira traola estekara edo @elgeta-goiena Twitter kontura.