Frontenis txapelketako finalak maiatzaren 12an jokatuko dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko apirilaren 23a

Aste bukaerako finalerdien ostean erabakita daude bi finaletara pasa diren lau bikoteak.

Txapelketa mistoan Idoia Elkoro-Enrike Elkoro eta Idoia Serna-Asier Osoro bikoteek jokatuko dute finala. Gizonezkoen txapelketan, berriz, Haritz Gallastegi-Enrike Elkoro eta Iban Retolaza-Xabier Ubera bikoteek.

Aurtengo frontenis txapelketako bikote onenak izan dira, eta aurrez aurre izango dira maiatzaren 12an jokatuko diren bi finaletan.

Finalerdietako emaitzak

. Idoia Elkoro-Enrike Elkoro / Iune Dosuna-Xanti Dosuna 25-05

. Haritz Gallastegi-Enrike Elkoro / Mikel Beretxinaga-Odei Zenitagoia 25-11

. Iban Retolaza-Xabier Ubera / Andoni Elortza-Eneko Maguregi 25-21

. Idoia Serne-Asier Osoro / Rebeka Ubera-Mikel Arkarazo 25-22

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak