Izaskun Mujikak Elgetako haurrendako saioa egingo du gaur, 18:00etan, udal liburutegian. Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko Udalak antolatutako ekitaldia da. Sarrera librea izango da eta Mujikak ordubeteko saioa egingo du haurrendako.
Liburuak plazara
Astelehenean, berriz, Maria Elena Eztenaga udal liburuzainak Herriko plazara aterako ditu liburuak. Urteroko ekintza da eta helburua da herritarrei Liburuaren eguna dela gogora ekartzea. Eztenagak liburuak ere oparituko ditu plazan ipiniko duen postuan. 16:00etatik aurrera egongo da plazan.