Goitu enpresako beharginek asko aurreratu dituzte eraikina botatzeko lanak Pazko Astean, eta une honetan froitoia besterik ez dago zutik. Eraikina botatzeko lanak ia amaituta daude. Langileek, orain, ingurua garbitzeko lanetan dihardute, eta Udala frontoi estalia egokitzeko eta goiko aldean parkea egiteko lanak esleitzeko tramiteetan dabil. Asteleheneko hirigintza batzordean gaia mahai gainean izango dute.