Kultura Astea abiaraziko dute gaur Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko apirilaren 18a

Maite Toledo idazlea eskolako umeekin izango da arratsaldean.

Urtero egiten dute Kultura Astea Elgetako Herri Eskolan. Aurten hiru eguneko egitaraua antolatu dute; gaur hasi eta barikura bitartean.

Maite Toledo eskolan

Maite Toledo idazlea eskolako umeekin izango da gaur, eguaztena. 15:00etan elkartuko da umeekin eta ordubeteko saioa egingo du eurekin. Bihar, eguena, jokoak izango dituzte goizez, eta kultura zirkuitua, berriz, arratsaldez.

Barikuan, bazkaldu aurretik, sari banaketa egingo dute ikastetxean. Eta arratsaldean hiru ekintza izango dituzte. Haur Hezkuntzako umeek Pinotxo eta ahatetxo itsusia filma ikusiko dute; 1., 2. eta 3. mailako haurrek Pipper filma; eta 4., 5. eta 6. mailako haurrek Komikigintza tailerra izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak