Pedro Mari Uberak jarraituko du erretiratuen elkarteko presidente karguan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko apirilaren 17a

2012rako ekintzen artean kultura hitzorduak, irteerak, eta hitzaldi informatiboak.

Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak egin du urteko batzar orokorra eta zuzendaritza batzordean aldaketa gutxi eman dira. Pedro Mari Uberak jarraituko du presidente karguan eta Jose Manuel Sarasua da presidenteordea. Guadalupe Ibarbia idazkaria da, eta Luis Mari Arantzeta diruzaina. Gainerako batzordekideak dira Nati Arrieta, Irene Bolinaga, Begoña Ardantza, Karlos Fernandez eta Maria Asun Agirre. — azken biak berriak dira —. Zuzendaritza batzordea utzi egin du Fermin Iribarrek.

Ekintza ugari 2012an

Ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute Xalbadorpe elkartean datozen hilabeteetarako. Abendura bitartean bost irteera, bi hitzaldi —Kutxak babestuta—, eta hamaika kultur hitzordu antolatu dituzte. Besteak beste, gastronomia zein martxa neurtuko txapelketetan parte hartzea, jaietako Herri egunean esku bat botatzea, Mizpirualdeko bileretan parte hartzea edo podologia zerbitzua antolatzea. Ekainean eta abenduan pilatzen dira ekintza nagusienak, herriko jaien eta Gabonen bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak