Familia osoarendako bisita gidatuak egin dituzte gaur Intxortara. Frentea erori zela 75 urte beteko dira laister eta horren harira dihardute Elgetan ohi baino bisita gidatu gehiago egiten. Gaurkoa, gainera, berezia izan da, umeendako prestatutako bisita izan delako. Eguraldiak ez du batere lagundu; une batzuetan Asentzion elurra ere bota du. Hala ere, bisita ez da bertan behera gelditu eta bertaratuek gustura entzun dituzte Turismo teknikari Iraitz Lazkanoren azalpenak. Azkoititik, Oñatitik, Elorriotik eta Elgetatik bertatik animatu dira familiak bisitara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.