Euskal Herriko Itzulia bertatik bertara ikusteko aukera izango dute gaur, eguaztena eta etzi, barikua. Gaurko etapa —itzuliko hirugarrena— bitan pasako da Elgetatik; 14:39 bueltan Asentzion behera etorriko da tropela eta Ubera aldera egingo du. Ordubete geroago, 15:22 aldera, Karabietan izango ditugu atzera ere txirrindulariak. Elgetara jaitsi, eta Elorrio aldera hartuko dute.
Barikuan Angiozartik gora
Bosgarren eta azken aurreko etapa izango da, eta litekeena da ikusteko unerik aproposena izatea. Txirrindulariak Angiozarren gora etorriko dira Asentziora 16:27 bueltan. Kanpanzar aldera egingo dute.