Erostarbek, Ezenarrok eta Basabek ez dituzte legebiltzarkide karguak Aralar alderdiaren esku utziko

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko apirilaren 3a

Gaur goizean Gasteizko Legebilzarrean egindako agerraldian "kontzientziaz" bozkatu dutela argitu dute hiru legebiltzarkideek.

Elgetako alkate Oxel Erostarbek, Aintzane Ezenarrok eta Mikel Basabek ez dituzte legebiltzarkide karguak Aralar alderdiaren esku utziko. Horrela adierazi dute hiru legebiltzarkideek gaur goizean auziaren inguruan argibideak emateko egindako agerraldian.

Hiru legebiltzarkideek adierazi dute koherentziaz jokatu zutela, eta Aralar alderdiko zuzendaritzak biharko egindako bilera proposamena oporren ostera atzeratu dute.

Basabek gaineratu du diziplina neurririk behar ote den Aralarreko zuzendaritzak erabaki beharko duela.

Zatiketa Bakerako lantaldearen bozketak eragin du. Aralarreko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak esan du hiru legebiltzarkideek ez dietela erantzun nahi izan barikutik zuzendaritzak bidalitako mezu elektronikoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak