Lubakiak garbi eta gertu

Ubane Madera 2012ko apirilaren 2a

Dozena bat lagun auzolanean ibili zen zapatuan lubakiak txukuntzen, apirilaren 22ko oroitzapen-ekitaldiari begira; Elgetako frontea jausi zela 75 urte beteko dira egun horretan eta ekitaldia egingo dute 12:00etan, Udalak antolatuta.

"Lurrarekin betetako zaku asko usteldu egin dira; porlan-hondarrez betetzen gabiltza orain. Milatik gora aldatu behar ditugu", kontatu zuen Patxi Basauri Turismo zinegotziak, zapatuan lubakiak txukuntzen zituzten bitartean.

Liburu aurkezpena

Hilaren 19an, bestalde, Pablo Beldarrainen Historia crítica de la guerra en Euskadi (1936-1937) liburua aurkeztuko dute Espaloian, 12:00etan, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak