Txapelketako lehenengo bi jardunaldiak jokatuta zortzi txirlo jota San Migel B taldeko Iker Izagirre da lehenengoa sailkapenean. Elgeta B taldeko Jose Luis Zabala da uneotan herriko bi taldeetako jokalarien artean ondoen kokatuta dagoena; bost txirlo jo ditu.
Zapatuan bolariek txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute Soraluzeko Ezozi bolatokian. Tiraldia 17:00etan hasiko da.
Elgetak bi talde
Bi taldetan banatuta 11 bolari ditu aurten txapelketan Elgetak. Elgeta A taldean dihardute Antonio Ibarluzeak, Antolin Arizmendiarrietak, Sabin Arriagak, Antonio Atxustegik eta Jesus Mendibek. Elgeta B taldekoak dira berriz Geaxi Ezpeleta, Xabi Ortuzar, Jose Luis Zabala, Rikardo Albizuri, Sebas Aranzabal eta Arlindo Almeida. Maiatzaren 19an jokatuko da Elgetako tiraldia.