Brigadako langileak parkeetako belarra mozten hasi diren honetan jo du alarmak; guztia dago kakaztuta. Bandoa ateratzeko erabakia hartu du alkateak. Hala, herritar guztiei jakinarazi nahi die legeak ezarritako betebeharrak dituztela txakur jabeek, eta salaketak ipin daitezkeela.
Legez kontrakoak
Legeak jasotzen du herri barruko eremu publiko guztietan txakurrek lotuta joan behar dutela beti —gehienez bi metroko luzera duen uhalarekin—, eta txakur batek eragindako kalteen erantzulea jabea dela —nahiz eta txakurra galduta edo ospa eginda egon—. Modu berean, txakurraren gorozkien erantzulea jabea da, eta jaso egin behar ditu beti. Lege-hausteren baten froga izanez gero, salaketa ipin daiteke.