Oihana Kortazar nagusi domekan Frantziako Ventoux mendatean jokatutako mendi lasterketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 26a

46 kilometroko lasterketan egin zuen Kortazarrek; hasieratik jarri zen aurretik.

Frantzian jokatu duen lehenengo trail lasterketa izan da, eta irabazi egin du Kortazarrek. Faboritoen artean aurkitzen zen iazko irabazlea, Adidas taldeko Maud Gobert, eta elgetarrak 16 minutuko aldea atera dio. Kortazar hasieratik jarri zen aurretik eta bakarrik iritsi zen helmugara. Bere denbora; 04:51:20:12.

Denboraldi honetan hiru lasterketa jokatu ditu Kortazarrek, eta hirurak irabazi ditu. Honakoa, baina, berezia izan da, izan ere Salomon taldeko lasterkari gisa jokatu duen lehenengoa izan da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak