Itxura berriarekin, aro berria Espaloiak

Goiatz Arana Begiristain 2012ko martxoaren 24a

Inaugurazio ekitaldi jendetsua egin zuten atzo –barikua– Espaloia Kafe Antzokian. Itxita eman dituen hamar egunetan hainbat aldaketa egin eta gero, aurpegi berria erakutsi zuen eta haize berria ekarri herrira.

Haur, gazte eta heldu, askotariko elgetarrak batu ziren eta nahikoa lan izan zuten alde batera eta bestera begira; itxuraldatutako kafe antzokia nola geratu den ikusi gura zuten eta kuriositatez egon ziren begira. Durangaldeko Zirkiñik Bez! taldeak girotu zuen ekitaldia eta ez zen falta izan, noski, trago eta mokadurik.

Herriko jendea ez ezik kanpotar batzuk ere bertaratu ziren eta batzuek zein besteek hitz onak baino ez zituzten izan Espaloiaren gainean: gauza gutxirekin itxura berria eman diotela, ondo geratu dela eta bizitza handia ematen diola Elgetari. 

Haurrak ere gustura, eurentzako propio egokitutako txoko bat ere baduelako kafe antzoki berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak