Teilatutik hasi dira Goitu enpresako beharginak, eta denbora beharko dute eraikin guztia desegiteko, izan ere, helburua da beheko solairuan dagoen frontoiaren estruktura ez kaltetzea. "Lau bat asteko lana izango da", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Kontuan hartuta tartean Aste Santuko jai egunak daudela... ba atera kontuak".
Solairuz solairu
Solairuz solairu joango dira eraikina desegiten."Lehenengo lana solairua hustea izango da, eta gero hormak barruko aldera botako dituzte", azaldu du Erostarbek.
Langileek, berriz, gogorarazi dute ezin dela lan-eremuan sartu. "Nabari dugu jendea ibiltzen dela gu ez gaudenean, eta hori oso arriskutsua da". Segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu dute.