Bihar zabalduko dute Espaloia Kafe Antzoki itxura eta indarberritua

Miryam Galilea 2012ko martxoaren 22a

Hamar egunez itxita egon ondoren, aurpegi berri batekin bueltatzen da bihar Espaloia Kafe Antzokia.

Berrikuntza lanak egin ondoren berriro zabaltzera doaz Elgetako Espaloia antzokia, honen inaugurazioa bihar, martxoak 23, arratsaldeko 19:00etan ospatuko delarik.

Elgetako Kafe antzokiak etapa berri bati ekingo dio, orain arteko eskaintza kulturalari eutsiaz Elgeta, Debagoiena, Debabarrena eta Durangaldeko herritarrentzat zerbitzu berriak eskainiko dituelarik. Ezagutzen genuen antzokia guztiz aldatu da eta itxura eta zerbitzu berrituekin dator.

Sagardotegi menua, pizzak...

Eskaintza gastronomikoa aipatzekoa da, honen barne eguneroko menua (bufet erara, plater bat edo bi plater aukeran); tabernako janlekuan pizzak, entsaladak, bokatak, errazioak, etab. hartzeko aukera egongo da; eta upategi erretegia lehenengo solairuan kokatuko da non menu bereziak eskainiko dira: sagardotegi menua, txakolindegi menua, ardotegi menua karta haragia eta arraina brasan.

Taberna Egunero egongo da zabalik, asteburuetan goizeko 8:00etan irekiko dute eta astelehenetik eguenera 12:00-22:00ak bitartean.

Ezin ahaztu haurretzako txoko berria edo jolasen gunea, azken honetan billarra, futbolina eta dardo makina dago eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak