Domekan mendi buelta polita egiteko aukera eskaintzen du Kantsatzeke mendi taldeak. 08:00etan abiatuko dira Ozkarbi aurretik eta lauzpabost orduko ibilaldia egingo dute. Proposatzen duten ibilbidea da: Loiola, Izaspi (967 m), Zumarraga. Eguerdian itzuliko dira Elgetara.
Izenemateak
Adinez nagusi izatea da taldeak ipinitako baldintzetako bat; adin txikikoek guraso edo nagusi baten ardurapean bakarrik egin ahalko dute irteera. Izenematea zabalik dute martxoaren 22ra arte, eguena. Interesatuek udaletxean edo mendi taldearen e-postan eman dezakete izena. Prezioa bost euro da.