Lehenbailehen eman behar dute izena zaintza zerbitzuan interesatuek

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 19a

Gutxieneko haur kopurua behar da, eta Udalak batzar irekia deitu du eguaztenerako, hilak 21.

Guraso erabiltzaileekin bi batzar egin ostean Elgetako Udalak mahai gainean du ludoteka zerbitzuari jarraipena emateko proposamena. Aurrerantzean, bi zerbitzu bereiziko ditu; zaintza —hilean 90 euro—, eta ludoteka —hilean 40 euro—.

Ludoteka zerbitzua ohiko aisialdi zerbitzua da, aldiz, zaintza zerbitzuak bestelako aukerak ematen ditu; haurra eskolan jasotzea eta ludotekara eramatea, edo ludotekan merienda ematea. Zaintza zerbitzuari jarraipena emateko gutxienez bost umek eman beharko dute izena. Zerbitzu biak ordutegi eta egoitza berean emango dira.

Zenbait erabiltzailek premia dute apirilean zerbitzuak jarraipena izango duen ala ez jakiteko. Hala, Udalak interesatuei lehenbailehen izena emateko eskatzen die. Batzarra ere deitu du; eguaztenean, martxoak 21, egingo dute udaletxean 19:30ean hasita.

Eguneko zerbitzua aukeran

Apiriletik aurrera, orain ez bezala, eguneko zerbitzua eskatzeko aukera ere egongo. Horretarako, gurasoek bezperan eskatu beharko dute bai ludotekan bai 663 514 314 telefono zenbakira deituz. Prezioa 6 euro da zaintzarako, eta 3 euro ludotekarako. Kobrantza Udalak egingo du hil amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak