Elgetako gaztetxearen hamaseigarren urteurrena ospatu zuten zapatuan

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 19a

Dagoeneko 16 urte bete ditu Elgetako gaztetxeak eta urteurren berezi hori ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu zuten zapaturako. Mendi buelta; trikitilariak eta bertsolariak; bazkaria, eta kontzertua izan zituzten.

Goizean Intxortara mendi buelta egin zuten hainbat gaztek eta eguerdi partean, indarrak errekuperatzeko hamaiketakoa hartu ondoren, kalejiran ibili ziren Elgetan, trikitilarien musikarekin lagunduta. Ondoren, bazkaria egin zuten eta Jokin Labaien, Manex Agirre eta Enaitz Alustiza bertsolariak ere iragarrita ziren.

Kontzertua gauean

Gauean, urteurren festari amaiera borobila emateko, kontzertua izan zen gaztetxean, Ez! taldearekin. Luze jo zuen ospakizunak eta giro polita izan zen egun osoan Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak