Jaioberria euskaraz erregistratzeko aukera dago Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 17a

Nora De Vega Oianguren izan da lehenengoa; otsailaren 7an erregistratu zuten.

Nora de Vega Oianguren da Elgetako epaitegian euskaraz erregistratu duten lehenengo jaioberria. Gurasoek otsailaren 7an erregistratu zuten, eta lehenengo aldiz Elgetan "gaztelaniaz edo euskaraz?" galdetu zieten. Nora da jaiotze-agiria euskara hutsean duen lehenengo elgetarra. Aurrerantzean, jaioberri guztiek izango dute aukera hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak