Zapatu goizean egin zuten emakumeen Takarraran lasterketa Arrasaten, Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.
Arrasateko kaleetan barrena hiru itzuli egin zituzten emakumeek, Portaloian hasi eta amaituta. Guztira 2.820 metro egin zituzten.
Berdintasuna aldarri
Takarraran lasterketaren helburua ez da emakumeen arteko lehia sortzea eta, hala, ez da kronometraje ofizialik egoten. Hala, azkartasuna saritzeaz gain partaidetza ere saritu zuten. Ane Zabala arrasatearra izan zen azkarrena primerako eguraldiarekin ospatu zen lasterketan.