Gaztetxeak, gaztelekuak eta erretiratuen elkarteak agindua zuten horma-irudia osatzeko mezu bat utziko zutela, eta hitza bete dute. Herritar zenbait ere hurbildu da Martxoaren 8a dela-eta Herriko plazan gaur iluntzean egin den horma sinboliko horretan bere esalditxoa uztera.
Idatzita gelditu diren esaldi batzuk ekarri ditugu gurera:
- "Ez emakumetasunak ez feminismuak ez dabelako generuez ulertzen!".
- "Zergatik ez bizkarzaina tratutxarraren emaileari eta bai hartzaileari?".
- "Eskubidea = berdintasuna".
- "Emakume alargunek pentsioen %52 baino ez dute jasotzen. Bizitza guztian lan egin eta gero pobrezian. Alargunen izerdia, ze itsasora joan da?".
- "Desberdintasunekin berdin, berdintasunekin desberdin".
- "Ez gara emakume jaiotzen, bihurtu egiten gara". (Simone de Beauvoir)
- "Nahikoa da! Rol eta estereotipoak alde batera utziz pertsona askeak eta anitzak izan nahi dugu!!!".
- "Hankak zertarako behar ditut hegoak baditut hegan egiteko". (Frida Kalho)