Herri bazkaria gaztetxearen XVI. urteurrena ospatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 12a

Interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena martxoaren 15era bitartean; prezioa 10 euro da.

Elgetako gaztetxean martxoaren 17an, zapaua ospatuko dute XVI. urteurrena. Ekitaldien artean urteroko herri bazkaria antolatu dute. Interesatuek martxoaren 15era arteko epea dute izena emateko; Haizea tabernan eman behar dute izena.

Menua

Pasta entsalada, oilasko errea patatekin, postrea, kafea, ogia, ura, sagardua eta ardua sartzen dira menuan. Prezioa 10 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak