Otsaila ezkero Ibon Virumbrales eta Iker Ballarin dira kafe antzokiko ostalaritza kudeatzaileak, eta, zerbitzua hobetzeko asmoarekin, antzokian zenbait aldaketa egitea erabaki dute. Martxoan egin gura dituzte lan horiek, eta, lehenbailehen egin ahal izateko, Espaloia pare bat astez ixtea erabaki dute.
Domeka gauean, martxoaren 11n, itxiko dute antzokia, eta, hasiera baten, ez dute hilaren 23ra arte zabalduko. Epe horretan, antzokiko dekorazioan hainbat aldaketa egingo dituzte. Gainera, goiko jantokia itxi eta intsonorizatu egin nahi dute, eta aretoa beste kolore batzuekin margotuko dute. Sukaldean parrilla ere ipiniko dute. "Zerbitzua handitzea eta hobetzea da gure asmoa, bezeroei eskaintza hobea egiteko. Horregatik lanok", esan du Espaloiko Ibon Virumbralesek.
Ikus-entzunezkoa, atzeratuta
Kafe antzokia itxita egongo denez, eguenerako, martxoak 15, iragarritako Jesus Guerraren Atlantikoko zeharkaldia ikus-entzunezkoa bertan behera geldittzen da. Hala, berritutako aretoan erakutsiko du Guerrak ikus-entzunezkoa.