Zapatuan, martxoak 10, abiatuko da 2012ko Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 9a

Elgetak ordezkaritza izango du, eta maiatzaren 19ko jardunaldia Bolatokian jokatuko da.

Hamar jardunaldi izango ditu aurten Gipuzkoako hiru txirlo txapelketak,  eta zapatuan, martxoak 10, egingo dute lehenengoa Azpeitiko Garmendipen. Elgetak ordezkaritza izango du aurten ere txapelketa horretan, nahiz eta argitzeko dagoen zenbat bolari izango diren eta zenbat talde osatuko diren. "Kontu horiek lehenengo jardunaldian finkatzen dira", adierazi du Elgetako Sebas Arantzabalek.

Argi dagoena da txapelketako jardunaldi bat Elgetako bolatokian jokatuko dela. Maiatzaren 19ko jardunaldia izango da, zortzigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak