Genero berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko murala eraiki nahi du Udalak gaur, barikua. Herriko Plazan egingo dute, 18:00etan hasita. Bertan izango dira gaztelekuko, gaztetxeko, erretiratuen elkarteko eta guraso elkarteko ordezkariak. "Hala ere, herritar guztien parte-hartzea oso garrantzitsua da", esan dute Gizarte Ongizate Sailetik. Txokolatea, musika eta festa giroa ere iragarri dituzte.
Gaztetxean kontzertua
Martxoaren 8ko jaiak gaztetxean jarraitu du 22:30ean hasita emanaldia egingo dute eta Sabur eta Toxikas taldeek. Azken hori neskaz bakarrik osatuta dago. Sarrera hiru euro da.
Erakusketa Espaloian
Eguaztenetik, bestalde, Bideberri mankomunitateak antolatutako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak daude ikusgai Espaloian. Nerea Villak irabazi du aurten lehenengo saria —350 euro— eta Koldo Izagirrek bigarrena —150 euro.
Erakusketa domekara arte egongo da zabalik, eta bertan, lehiaketara aurten aurkeztutako sei lanak eta iaz egindako lehiaketara aurkeztutako lanak egongo dira ikusgai.