Oihana Kortazar elgetarrak denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 5a

Atzo, domeka, Azpeitian jokatutako Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala irabazi egin du Kortazarrek.

Denboraldiko lehenengo lasterketan lortu du Kortazarrek lehenengo garaipena. Aste intentsua izan du elgetarrak. Eguenean, Euskadi Irratiaren Kirolari Onenaren saria jaso zuen, eta domekan denboraldiko lehenengo lasterketa jokatu du.

Kortazar izan da emakume azkarrena Azpeitiko lasterketan. Bere denbora: 00:36:17 izan da. Bigarren emakumea Nerea Amilibia (00:38:17) izan zen, eta hirugarrena Oihana Azkorbebeitia (0:38:37).

Sailkapen orokorrean 35. izan da Kortazar. Gizonezkoetan azkarrena Ionut Alin Zinca izan da.

Salomon taldean aurten

Kortazarrek Salomon Santiveri etxearekin sinatu du aurten haiekin korritzeko. Hala, Elgetakoak besteak beste, Kilian Jornet, Iker Carrera, Mireia Miro eta Nerea Martinez atletak izango ditu ondoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak