Nerea Villak irabazi du Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 5a

Lehiaketara aurkeztutako lanak Espaloian egongo dira ikusgai martxoaren 7tik 11ra. Eta, martxoaren 9an, murala, plazan, emakumeen eskubideen alde.

Nerea Villa elgetarrak jaso du aurten Bideberri mankomunitateak Martxoaren 8a dela-eta deitutako kartel lehiaketako lehenengo saria. Bigarren saria beste elgetar batek jaso du; Koldo Izagirrek, hain zuzen ere.

Aurten sei kartel jaso ditu Bideberri mankomunitateak, guztiak Elgetan eta erakusketa batean erakutsiko ditu. Espaloia kafe antzokian egongo dira ikusgai martxoaren 7tik 11ra bitartean. Aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanak egongo dira ikusgai, baina baita iazko lehiaketara aurkeztutakoak ere.

Murala emakumeen eskubideen alde

Bestalde, genero berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko murala "denon artean eraikitzeko deia" egin du Bideberri mankomunitateak. Bertan izango dira gaztelekuko gazteak, gaztetxekoak, erretiratu elkarteko kideak eta Guraso elkarteko ordezkariak. Bihar, martxoak 9, izango da hori. 18:00etan, Herriko plazan.

Txokolatea, musika eta festa giroa iragarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak