Elgetako fronteko argazki berriak Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 5a

Maleta mexikarra izeneko erakusketa ekainaren 12ra egongo da zabalik.

Aurreko astean inauguratu zuten Bilboko Arte Ederren museoan Maleta mexikarra izeneko erakusketa. Capa, Taro eta David Seymour Chim foto-kazetarien gerra-argazkiak dira, 1995ean Mexikon agertu arte galdutzat ematen zen materiala, eta gehiena aurretik ikusi gabea.

70 bat argazki eta handitutako kontaktu orri modernoak daude ikusgai. Intxorta 1937 kultur elkarteko Josuren Murgizak esan duenez tartean dira David Seymour Chim-ek Elgetako frontean ateratako irudiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak