Azken lau urteetako langabezia daturik altuena

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko martxoaren 2a

49 langabeturekin amaitu dugu otsaila; Elgetako langabezia tasa %9,96 da.

Otsail amaieran Elgetako 49 lagun zeuden langabezia bulegoan izena emanda. Kontuan izanda Elgetan lanerako biztanleria aktiboa 492 lagunekoa dela, langabezia datua %9,96 da.

Otsailak langabezia datu txarrak eman ditu azken urteotan, baina aurtengoan azken lau urteetako langabezia daturik altuena utzi du Elgetan.

Debagoieneko bataz besteko langabezia tasa %10,80 da eta datu horren azpitik jarraitzen du Elgetak, baina kontsolamendu pobrea da hori.

2008tik hona 47 langabetu eta %9,55-ek langabezia tasa izan dira gailurra Elgetan. Lautan iritsi gara datu horietara azken lau urteotan; 2009ko maiatzean, eta 2011ko otsailean, martxoan eta uztailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak