Kritiko agertu da gaur Elgetako alkate Oxel Erostarbe Bilduk atzoko osokoan egindako iragarpenaren harira; ardurapeko bi batzorde-burutzak uzteko erabakiarekin, alegia. "Hauteskunde ostean zerrendaburuak egin zuen alde", esan du Erostarbek. "Ondoren, Bilduk ez zuen gura izan Aralar-Independenteekin gobernua osatzea, eta aurreko lau urteetako ANV-Aralar gobernuaren emaitza onak errepikatzea. Azken plenoan batzorde-burutzetatik ez dutela lan egingo esan du Bilduko bozeramaile Janire Lazkanok".
Murrizketak eztabaidaren erdian
Erostarbek Bilduren erabakia ulertu ez arren errespetatzen duela esan du, baina azaldu du krisi egoera dela-eta 2012ko aurrekontuak onartu zituztenean zeuzkaten aurreikuspen batzuk aldatu egin direla. "Horregatik gerrikoa estutu beharko dugu. Erabakitzeko dago zer diru-lerrori eragingo dieten aurrekontuan egin beharko ditugun murrizketek".
Bilduk datorren asterako iragarri du bere erabakiaren inguruko azalpen zabalagoa.