Elgetako Bilduk ardurapean zituen bi batzordeak utzi egin ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko otsailaren 28a

Barne baliabideak zalantzan daudela argudiatuta eman dute erabakiaren berri.

Bi batzorde hartu zituen Bilduk agintaldi hasieran; kultura-euskara-jaiak-gazteria eta ongizate-osasuna. Elgetako Bilduko bozeramaile Janire Lazkanok gaurko osoko bilkuran adierazi duenez baliabide batzuk zeuden udaletxean ardura horiek hartu zituztenean, eta orain baliabide horiek zalantzan daude. "Hori horrela bi batzordeburutzak lagatzea erabaki dugu", jakinarazi du Lazkanok.

Bilduko zinegotziek ez dute gaurko plenoan argibide askoz ere gehiago eman, baina datorren astean erabakiaren gaineko azalpenak emango dituztela esan dute. "Dagokion tokian emango ditugu azalpenak", esan du Lazkanok. Bilduko bozeramaileak argi utzi nahi izan du; "Herriaren alde lanean jarraituko dugu".

Alkatearen erantzuna

Bilduk erabakiaren berri eman ostean Oxel Erostarbe alkateak esan du egoera ekonomikoa zein den ikusita eta Fondo Forala bueltatu beharrak gerrikoa estutzera behartzen duela. Alkateak argitu nahi izan du, ordea, momentuz ez dagoela erabakirik hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak