Pagatzako estazio meteorologikoak batzen dituen datuak Interneten

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko otsailaren 27a

Modem arazoak konponduta, www.aemet.com atarian kontsulta daitezke datuak.

AEMET agentziak Pagatzako estazio meteorologikoan jasotzen dituen datuak sarean kontsulta daitezke.

Azaroan ipini zuten martxan Pagatzako estazio meteorologikoa eta ordutik datuak jasotzen ari da, baina modem arazoak tarteko ezin izan dira orain arte webgunean kontsultatu.

Modem arazoak konponduta aurrerantzean Elgetako tenperatura, haize —abiadura eta noranzkoa—, prezipitazio eta hezetasun datuak emango ditu www.aemet.com atariak. Sei orduro berrituko dituzte gainera datuok, eta estazioak urte osoko datuak pilatuko ditu. Informazio hori Excel formatuan deskargatu daiteke orain, eta www.elgeta.org udal webgunetik ere sarrera dago. Webguneak eguraldi iragarpena ere ematen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak