Hileko azken domeka izanik dantzazaleek hitzordua dute Espaloian Herrixa dantzan saio irekiarekin. Ordubete lehenago, 18:00etan, hasiko da honakoan Herrixa dantzan, izan ere berrikuntza batekin dator. "18:00etatik 19:00etara haur eta gurasoei zuzendutako saio berezia egingo dugu", adierazi du Patxi Monterok.
Hala, ordubete horretan 5-10 urte bitarteko haurrei bereziki zuzendutako saioa egingo du Monterok; "haurrendako dantza aproposekin", esan du. Ekimenak harrera ona izan du Bergaran, eta Elgetan ere maiatzera arte egingo dute.