Markos Untzeta musikari eibartarra gaur, otsailak 24, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko otsailaren 24a

Folk, blues eta country-rock estiloak izango dira nagusi.

Markos Untzeta eibartarra Elgetako kafe antzokian izango da gaur, barikua, 22:30ean. Bere hirugarren lana den Mississippi izeneko diskoa zuzenean aurkeztera dator. Hala, folk, blues eta country-rock estiloak izango dira nagusi.

Giro intimistako emanaldia iragarri du musikariak, izan ere Untzetaren gitarra akustikoak kontrabaxua eta bateria izango ditu lagun Espaloian. Mississippi diskoko kantuez gain hiru musikariek eibartarraren aurreko lanetako kantuak ere abestuko dituzte.

Sarrera bost euro da, bazkideendako hiru euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak