Beira bota behar dugu edukiontzi berdera, ez kristala

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko otsailaren 10a

Beira eta kristala bereizten ikasi dugu gaur Mankomunitatearen karpan.

Beirazko edukiontziak beteta erosten ditugu normalean. Botilak eta tarroak, esaterako, beira dira eta edukiontzi berdera bota behar ditugu. Edalontziak, pitxarrak eta ispiluak, aldiz, kristalezkoak dira eta zaborraren edukiontzira bota behar ditugu, ez berdera.

Hori izan da gaurkoan mankomunitatearen Beiraren karpak Elgetara ekarri duen ikasgai nagusia. Bestelako argibideak ere eman dizkigute. Esaterako plastikozko poltsak, tapoiak eta kafeak dakarren plastikozko poltsa edukiontzi horira bota behar direla.

Panel didaktikoen bidez ikasi ditugu gauza horiek guztiak gaur Elgetan. Eskumuturreko politak ere egin ditugu mankomunitatearen karpan aurkitu ditugun bi hezitzaileek lagunduta.

Orain ikasitakoari erabilpena ematen saiatu behar dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak