Ezkontza aurretik etorriko dira
Euskalduna izatearen burukominak, Elizaren mundu zoragarria, elkarte gastronomikoak, euskaldunon oporrak, opari eta detaileak, etxeko animalien arropak, euskaldunok eta teknologia... eta beste hainbat gai jorratuko dituzte. Gai guztiak, hori bai, umorez landuko dituzte.
Elgetako ikuskizuna egin aurretik, ezkontza bat izan du hirukoteak. Hala, elegante, zorrotz, petral eta xelebre etorriko dira Espaloira, baina, betiere, umorez gainezka. Barre algarak nagusituko dira gauean.