Kezkatuta daude sektore publikoan dauden murrizketekin, eta Elgetako Herri Eskolako irakasleen %85ek zein Haurreskolako langileek bat egin dute gaurko, otsailak 9, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako lanuztearekin.
Murrizketak salatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa eskatzeko elkarretaratzea egin dute 11:00etan Herriko plazan.
Zerbitzu publikoak garatu. Murrizketarik ez! zioen pankartaren atzean elkartu dira 15 bat lagun, gehienak Herri Eskolako irakasleak. Agerraldiarekin bat egin dute baita ere udaletxeko langile batek eta Elgetatik kanpo sektore publikoan diharduten zenbait herritarrek.
Udaletxean eta osasun etxean ez dute lanuzterik egin.