Sektore publikoan dauden murrizketen kontra ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako lanuztearekin bat egin dute eskolako langileen %85-ek. Hala, 11:00etatik aurrera lanuztea egingo dute eta Herriko plazan elkarretaratzea egiteko asmoa agertu dute.
09:00etatik 11:00etara martxa normala izango dute Herri eskolan, eta 11:00etatik aurrera bi irakasle bakarrik geldituko dira ikastetxean. Jangela zerbitzuak betiko ordutegia eta pertsonala mantenduko ditu.
Udaleko eta osasun etxeko langileak
Elgetako udal langileek bihar lanuzterik ez egitea erabaki dute gaur eguerdian egindako batzarrean. Osasun zentroan ere esan digute kontsultak normal pasako dituztela.