Herriko kaleak garbi daude; Julen Beretxinagak lanean dihardu elurra kentzeko makinarekin. Udal brigadako langileak ere gatza botatzen ari dira herriko hainbat tokitan.
Errepideak
Ohikoa den moduan Bergarako bidea erabiltzeko gomendioa egin dute udaletxetik. Gainerako bideak zabalik daude, baina makinak Bergarako bidea garbitzeko lehentasuna dute. Goizean, esaterako, herriko makinak garbitu du bidea Diputaziokoak ordubetean pasa ez direlako.