Frontenis txapelketa eta Arantzeta San Blas jaiak aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko otsailaren 3a

Guraso elkarteak jakinarazi du ez direla zapatu goizean umeekin Santa Ageda bezperako koplak abestera irtengo.

Frontenis txapelketako antolatzaileek sei norgehiagoka iragarri dituzte aste bukaera honetarako; bi barikuan (20:30ean), bi zapatuan (16:30ean hasita) eta bi domekan (10:30ean hasita).

San Blasak Arantzetan

Arantzeta auzoko San Blas ermitan, berriz, San Blas eguneko ospakizunak egingo dituzte domekan. Zezeaga baserriak du aurten ermitako giltza, eta eurei tokatzen zaie San Blas eguneko ospakizunak antolatzea. Salda eta txorizoa banatuko dituzte 10:00etatik 14:00etara. Elgetako parrokoak, berriz, meza esango du Arantzetako San Blas ermitan 13:00etan.

Piano ikasleak Andoainen

Maialen Alkorta, Egoitz Mañarikua eta Ainhoa Monterroso, berriz, Andoaingo piano jaialdian izango dira aste bukaera honetan. Zapatuan eta domekan egingo da jaialdia, eta bi egunetan ariko dira elgetarrak. Oihartzun handia lortu du jaialdiak azken urteotan, eta zalantza barik pianoa jendaurrean jotzeko aukera polita da ikasleendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak