Bide guztiak zabalik

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko otsailaren 3a

Izotza da gaur kontuan hartu beharrekoa.

Bideak zabalik eta makinak lanean daude Elgetan. Udalaren makina 05:00etan hasi da lanean, eta erdiguneko zein auzoetako bideak garbitzen aritu da goiz osoan. Gatza ere bota du hainbat tokitan gehienbat izotz plakak desegiteko. Dena den, gatza behar duten herritarrek udaletxean eskatu besterik ez dute.

Diputazioaren makinak ere lanean izan dira eta errepide nagusi guztiak zabalik daude ordu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak