Elurraren gaineko protokoloa martxan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko otsailaren 1a

Udalak abisua jaso du eguaztenetik barikura bitartean elur eta izotz arriskua dagoela.

Elurraren gaineko protokoloa martxan dute hainbat erakundeak, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgetako udalak.

Aldundiari dagokionean prest daude Kanpanzarren elurra kentzeko makinak, baita Elgetako industrialdeko biribilgunean ere. Udalak, bestalde, kontuan hartu beharreko hainbat gomendio egin ditu.

• Autoa erabili behar izanez gero Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da. Diputazioak du errepide horretan elurra kentzeko ardura. Argibideetarako: 902 11 20 88.

• Erdiguneko kaleetan eta auzo zein baserrietako errepideetan elurra kentzeko ardura udaletxearena da.

• Autoa aparkalekuetan uzteko eskaera egiten da edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

• Etxeko ataria garbitu gura duten herritarrek udaletxean eska ditzakete gatza eta palak.

• Urgentziaren bat suertatuz gero deitu:
        lan egunetan, 943 76 80 22 (udaletxea).
        aste bukaeran, 112 (SOS Deiak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak