"Gure lagunartetik hamar bat lagun joan ginen beste ia hiru mila Athletick-zalerekin. Madrilen, Rayokoen partetik jasotako tratua apartekoa izan zen (Euskal Herria eta Vallekas rebelde anaien arteko jaia eta guzti egin zuten), gure aldetik ezkertzeko modukoa, datorren denboraldian lehenengo mailan jarraitzen badute, merezi dutela, han izango gaituzte", adierazi du taldeko presidente Felix Irizarrek. Izan ere, Madrilera futbola ikustera joan eta kontrarioak ondo hartzea gauza handia da. Kuriosoa, Vallecasen baino ez da gertatzen hori.