Asteon zabalduko dute Domingo Iturbeko aparkalekua

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urtarrilaren 23a

Oxel Erostarbe alkateak esan du otsailean hasiko direla eraikina botatzen.

Udal arduradunen asmoa zen aparkaleku berria barikuan zabaltzea, baina azkenean egun batzuk atzeratuko da hori. Atzerapenak atzerapen gune berrian 36 auto sartuko dira; 23 plaza daude beheko aparkalekuan, eta 13 Domingo Iturbe kalearen luzeran.

Lanok 407.508 euroko aurrekontua izan dute, eta Eusko Jaurlaritzako Hiriber programatik 231.868 euroko finantzazioa etorri da.

Domingo Iturbe eraikina

Urbanizazio lanen lehenengo fasea eginda, bigarrenari ekingo dio orain Udalak. Proiektuak jasotzen du eraikinaren beheko solairuan dagoen frontoia kenduta eraikin guztia bota egingo dutela. Oxel Erostarbe alkatearen esanetan otsailean bertan hasiko dituzte eraikina behera botatzeko lanak. "Otsail hasieran", zehaztu du, "obrak esleitzeko lanetan dabil Udala".
Egin berria den kantxak itxita jarraituko du baita ziburuak zeuden guneak. Bertan kokatuko dituzte beharginendako aldagelak eta gainerakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak