Euskal Mendi Federazioko behin behineko presidente da Alvaro Arregi

Arritxu Barruso 2012ko urtarrilaren 22a

Mendi Federazioaren kudeaketa ereduan gatazka ugari izan dituzte azken urteotan, zentsura mozio batek  zapatuan Elgetan egin zuten Ezohiko Batzar Orokorrean Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzera behartzeraino. Bi hautagaitza aurkeztu ziren zapatuko batzarrean eta Alvaro Arregi arrasatearra buru duen taldeak irabazi zuen 134 aldeko botorekin. Roberto Agirreren hautagaitzak 110 boto eskuratu zituen.

Alegazioak aurkezteko epea zabaldu da orain eta halakorik ezean, Alvaro Arregi izango da datozen urteotan Mendi Federazioko presidente. "Adosten direnak betetzea eta alde batera itxi diren ekintza batzuk berreskuratzea izango da gure lana" esan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak