2011ko kirolari onenak saritu dituzte

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 21a

Sari banaketa Elgetako Espaloian egin dute, eta hainbat sari banatu dituzte Xabi Urtzelaik gidatutako ekitaldian. Markel Irizarrek eta Oihana Kortazarrek jaso dituzte bakarkako sari nagusiak 2011n egindako lanarengatik. Kirol talde onena Mondrako nesken futbol taldea izan da. Herritarren saria Mikel Aristi ziklistak jaso du. Bestalde, iaz zendu zen Manolo Muñozen familiak –semeak– omenaldi hunkigarria jaso dute.

Sarituak

  • Gizonezko kirolari onena: Markel Irizar
  • Kirolari anonimoaren saria: Javier Zelaia
  • Emakumezko kirolari onena (Elgetako Udalaren saria): Oihana Kortazar
  • Babesle fidelena: Oñatiko Sustrai fruta-denda
  • Herritarren saria: Mikel Aristi
  • Aretxabaletako Udalaren saria: Arlutz Xake taldea
  • Kirol talde onena: Mondrako nesken taldea
  • Entrenatzaile onenaren saria: Iker Sanchez, Lokatza Ziklismo Eskola
  • Kirol ibilbideari saria: Aitor Lopez Rekarte
  • Omenaldi berezia: Manolo Muñoz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak