Eguerdi partean elkartuko dira Elgetako parrokian Uberako eta Elgetako kofradiako kideak; 25 bat lagun inguru. Elkarrekin entzungo dute meza, eta sakristian urteko kontuak kitatu ostean elkarrekin bazkalduko dute. XV. mendetik datorren kofradia da.
Elizpean Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eta 6. mailako neska-mutikoak izango dituzte zain. Danborrak zintzilik San Sebastian martxa, eta Realaren ereserkia eskainiko dizkiete mezetara sartu aurretik.
Arratsaldean, gurasoendako joko dute danborra. 15:30ean eskolako jolastokian egingo dute danborrada. Eskolako ateak zabalik egongo dira.